Harrera
Merkatua
Bloga
Kontaktua
Installation: 1995
Village:
"Baserriko lana ez da soilik lanbide bat, bizimoduaren hautu bat da ere : denentzat eskuragarria eta sanoa den elikadura ekoiztea gure motibazioa da goiz guziz. Gure ustez, elikagaia sanoa izan behar da zolati azietaraino. Hortako, laborantza biologikoa hautatu dugu duela 10 bat urte. Ingurumena baloratzen eta errespetatzen duten ekoizpen metodoak xerkatzen ditugu. Gure hazkuntzako behiak, "montbeliarde" arrazakoak dira mendiko belardiak baloratzeko. Beharrezkoa delarik aromaterapia eta homeopatiarenbidez sendatzen ditugu. Eguzki lehorgailuak lastoa idortzen du eta horrela, zuhainak kalitate arras onekoak dira eta kanpoko erosketen kostua mugatzen dugu. Bertako lurra ez zapuzteko, guk hautatzen ditugu arto haziak beti ere lekuko arto motak hautatuz (Euskal Gorrixka Handia). Animaleek bazka gisa erabiltzen dute baina irina apropoxa da baita ere, talo eta polentak egiteko. Eginmolde horiei esker kalitatezko esne biologikoa lortzen dugu, proposatzen dizkizuegun esnekien oinarria da.
sortzea eta errealizazioa Larrun-Prod